XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ISTORIA ETA ERASIALEGIAKO ISTORIA BAT. -Urgulliak eta bekhaisteriak elheoundatzgabeko hanitch erranerazten, erhokeria eta okherreria hanitch eginerazten dutie.
Egunko egunian berheziki, oro bardin legiak ezarten gutialako estakurian, ametsetako lukhainka hanitchez ase egiten die jente chehe saldo batek.
Holako zozokeriak gogoan dutiener eta burutzen laguntu nahi lutukiener nahi deret khountatu istoria bat:
Behin batez, iratziak, khaparrak, elhorriak, gardiak, errebollta bouiltabatez hasi ziren oihuz :
Oihu horri behatu ziren egur egiliak, eta, aiskorak harturik, egotchi zutien zuhaiñkentiak oro, haiez egur egiteko, eta lurra osoki pikarrai agitu zen, berberak iratze, khapar, elhorri eta gardiak airian gora zoatzalarik.
Zer boztarioa, zer urgullia hoietan, ikhousiz, azkenian, libertate osoa baziela, haltz, bago, lechar eta haritchak bezainbeste eta gehiago zirela.
Erregegoa horrek ez zian luzaz iraiñ.
Ourthe bat, biga igaran orduko, zuhañen erroetarik zuhañ berri elibat abiatu eta altchatu ziren, emeki emeki handitu eta lehenekoak bazañ gora heltu.
Itzal egin zien orano ere iratzer, khaparrer, elhorrier eta gardier, hoik bethi aitzinetik bezañ tchipi eta ez deus baratu beitziren.
Oro bardin girela edo izan behar dugula erraiten dienek, zer othe dioie alegiako istoria horrez ?
Burut baleze ere zozialistek ororen bardin ezarteko dien ametsa, arimako eta khorpitzeko dohañez ezik ere, berere lurreko hountarzunez, elizatekia bertan ageri aitzineko ber desbardingoa ?
Egun bardin aberats ezar balite zuhurra eta erhoa, pherestia eta aoherra, sosen doian igorlia eta sabelkorra, ourthe bat gabe handi lizateke haien arteko desbardingoa.
Hogei eta hamar bat langile han ziren, khantian, bidajanten igarangian.
Houna noun erretor bat heltzen da, gara alde barnetik, bere phousken karga handiska bat eskutik chilinchao.
Langile batek erraiten deio lagun bati :
Eta langilek ororek ihardesten die zinez:
Apheza, ichil ichila, aitzinachiago badoa, eta langile begitharte houneko bere gainti berhez zen bati joaiten zaio eta galthatzen deio hounanbeste batentako karga eraman dizon houlako lekhiala.
Gaiza hori ikhousten dieia bai, gorago aiphatu langilek batek erraiten dere laguner:
Eta langilek ororek haren ondotik zinez arra-erran zien:
Hortarik ageri da eztakiela nountik loth aphezen hutsian edireiteko, hanitch jentek, egun, eta hutsaren itzal baten gatik ere, jaoz litakiela aphezaren gana haren chehekatzeko ahal balie.